|
GLOBALIZAZIOA
|
|
|---|---|
| "Industria
handiak Amerikako aurkikundeak prestatu zuen mundu merkatua sortu du.
Mundu merkatuak merkataritzaren garapena, nabigazioa eta lurreko garraio
guztiak ikaragarri azkartu ditu...Mundu merkatuaren esplotazioaren bidez
burgesiak izaera kosmopolita eman die herrialde guztien ekoizpen eta kontsumoari." Karl Marx, Manifestu Komunista. 1848 |
|
|
Kapitalismo liberalaren erakundeak, adibidez, Nazioarteko Moneta Fondoa (IMF) edo Mundu Merkataritza Erakundea (WTO) biltzen diren bakoitzean, hiri berean globalizazioaren kontrako manifestazio itzelak egoten dira. Zein da talde hauen ideologia eta zein helburu lortu nahi dute? Atal honetan galdera honi erantzuten saiatuko gara.
Merkataritza
libreak garatzeko aukera ezin hobea ekar diezaieke herrialde
atzer Multinazionaleen
inbertsioek aberastasuna sortzen dute nazio azpigaratuetan, baina
herri hauen araudi laboralek laneskuaren esplotazioa baimentzen dute askotan,
eta sortutako balioerantsiaren zati txiki bat besterik ez da gelditzen
Kapital mugimendu espekulatiboek, ordea, moneta krisi latzak eragin ditzakete ekonomia ahuletan, hala nola, Mexiko, Tailandia, Argentina edo Turkia. Espekulazioak mesfidantza eta globalizazioaren kontrako erreakzioak piztu ditu. Migrazioak arazoak sortzen ditu etorkinak jasotzen dituen herrian, baina herri hauek lanesku honen beharra dute bere ekoizpen sistemarako. Komunikabideen garapenak eredu kultural amerikarra esportatzen duen era berean, globalizazioaren kontra borrokatzeko tresna bihurtu da, internet izaten baita mugimendu hauen koordinazio modua. Globalizazioa fenomeno konplexua da, beraz. Abantailak eta arriskuak ekartzen ditu eta liberalismoaren doktrina zabaltzen duen bezalaxe, kontrako borroka ahalbidetzen du. Joan zaitez ATTAC erakundearen web orrira eta bila itzazu globalizazioaren kontrako arrazoiak eta leloak. |